Background

Gautena

Gautena Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonen senideen elkartea da. Helburua familia hauei laguntza eta aukera egokiak eskaintzea da bizitza-kalitate ona izan dezaten inklusioaren alde egiten duen gizarte batean.

Hartara, GAUTENAk hitzarmenak ditu Eusko Jaurlaritzako zenbait sailekin, esate baterako, Osasun eta Hezkuntza sailekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sail batzuekin, hala nola, Gizarte Politika eta Gazteria eta Kirol sailekin.

Orain arte egin duen lana eskertu nahi izan zion Donostiako Udalak, 2003. urtean, Hiritarren Merezimenduari Domina eman zionean. 2016 urtean Europar Legebiltzarrak ematen zuen Hiritar Europarraren Saria jaso zuen.

Xedea

Elkartean dugun konpromiso etikoan oinarrituta, laguntza pertsonalaren kudeaketa bultzatzea; hain zuzen ere, Autismoaren Espektroko Nahasmena edo desgaitasun intelektuala eta garapen-desgaitasuna dituzten pertsonek eta euren familiek erabateko bizi-kalitatea lortzeko aukera izan dezaten, gizarteratzearen alde egiten duen gizarte honetan.

Background

Gautenarekin elkarlana egin

Hasieratik, GAUTENAk artatzen dituen pertsonentzat eta beren familientzat funtsezko gizartekintza garatu du.
Hain garrantzitsua den proiektu honetan, laguntza oro beharrezkoa da. Horregatik, GAUTENArekin lan egin nahi baduzu, bi eratara egin dezakezu:

Boluntario gisa:

Zure ezagutzak eta zure denboraren zati txiki bat kolektibo honetako pertsonentzat ekimen eta jarduerak garatzen laguntzeari eskainiz.
GAUTENAn boluntario izan nahi baduzu, inprimakia bete eta ahalik eta azkarren jarriko gara zurekin harremanetan.

Bete inprimakia

Laguntza gisa

GAUTENA ekonomikoki lagunduz, urteko borondatezko kopuru finko bat ordainduz. Pertsona fisikoek zein pertsona juridikoek, dagozkien zerga-kenkarien onura eskuratu ahal izango dute, egindako ekarpenaren gainean.

GAUTENAn laguntzaile izan nahi baduzu, deitu telefonoz 943 21 53 44 zenbakira edo bidali zure datu pertsonalak eta bankukoak (izen osoa, helbidea, telefonoa, email-a eta kontuaren 20 digituak) info@gautena.org helbide elektronikora.

Laguntzaile ere izan zintezke ondoko inprimakia betez.

Inprimakia bete

Background

AUTISMOA

Autismo Europak, 2007ko Osloko Kongresua zela eta, 2000. urteko “Autismoaren deskribapena” dokumentua berritzea erabaki zuen. Erakundeak egindako lehen txostena aditu talde batek landu zuen eta taldeko kideetako bat GAUTENAko Zientzia Aholkulari den Joaquín Fuentes doktorea izan zen. Berritzearen eskaeraren ondorioz, berriz ere Fuentes medikua kide zuen aditu-talde berri batek, “Persons with Autism Spectrum Disorders: Identification, Understanding, Intervention” izeneko testua landu zuen. Txostenak, egungo zientzia-ezagutza oinarri, autismoaren espektroko nahastearen inguruko ikuspuntu eguneratu eta praktikoa eskaintzen du.

Jarraian gaztelerazko itzulpena aurkituko duzue, Ana Peco-k itzuli duena modu eskuzabal batean: Personas con Trastorno del Espectro del Autismo: Identificación, Comprensión e Intervención.

BERRIAK

URDINDUZ 2025 – Autismoaren aldeko ibilaldi solidarioa Tolosan

27 Mar

Apirilaren 6an tradizio bihurtu den URDINDUZ ibilaldi solidarioa ospatuko dugu Tolosan. Helburua gizartean Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) ikusgai egitea eta nahaste...

AUTISMOARI BURUZKO HITZALDI-ZIKLOA 2025

19 Ots

Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa Donostiara itzuliko da. Kursaal Auditorioan, 2025eko martxoaren 6an, 13an eta 20an, arratsaldeko 19:00etan, autismoaren inguruko hiru hitzaldi izango...

Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa 2024

26 Ots

Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa 2024Autismoari buruzko Hitzaldi Zikloa Donostiara itzultzen da. Kursaal Auditorioan, 2024ko martxoaren 7, 14 eta 21ean, autismoaren inguruko hiru...

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon
See more premium WordPress themes by TommusRhodus