Historia

HISTORIA

GAUTENA Autismoaren nahasmena duten pertsonen familien Elkartea da eta 1978an sortu zen. Hasieratik publikoarentzat zerbitzua izan zedin egin zen lan, GAUTENAk aurkezturiko proposamenekin Administrazio Publiko eskudunen adostasuna bilatuz eta unean uneko adostasun zientifikoa oinarri hartuz.

GAUTENA Autismoaren nahasmena duten pertsonen familien Elkartea da eta 1978an sortu zen. Hasieratik publikoarentzat zerbitzua izan zedin egin zen lan, GAUTENAk aurkezturiko proposamenekin Administrazio Publiko eskudunen adostasuna bilatuz eta unean uneko adostasun zientifikoa oinarri hartuz.

GAUTENAk hasieratik egin zituen proposamenak era baikorrean jaso zituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Gizarte Zerbitzu, Hezkuntza eta Osasunaren alorretatik pixkanaka, ikuspuntu ekonomikotik, eskaintzen zihoazen Zerbitzu espezializatuen funtzionamendua lagunduz eta sendotuz joan baitzen.

Gaur egun, GAUTENAk honako Zerbitzu hauek kudeatzen ditu: Diagnostikoa eta Tratamendua, Eguneko Arreta, Etxebizitza, Aldi baterako Egonaldiak, Aisia eta Denbora Librea eta Familientzako Laguntza. Zerbitzu horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko 900 famili baino gehiagoari eskaintzen zaizkie, eta horretarako, 230 profesionalez osaturiko ekipoa daukagu, horietako % 62 jardunaldi osoan dihardutenak.

HISTORIA

2018

Plena Inclusión-en Kalitate Sisteman Bikaintasun maila lortu duen lehenengo erakundea.

2016

Europear Legebiltzarrak ematen duen “Europear Hiritarren” saria lortzen du.

2014

FEVAS-PLENA INCLUSIONek proposatzen duen kalitate ereduaren “Kalitate” estadioa lortzen du.

2011

“BERIO”ko etxebizitza eta egonaldiaren zerbitzuko pisua irekiera (Donostia).

2009

“ARTOLAMENDI” eguneko zentroaren irekiera (Donostia)

2007

Goizalde Etxebizitzaren irekiera. Berion Artolamendi Eguneko Zerbitzuaren irekiera.

2006

GAUTENAren 30. urteurrenaren ospakizuna. Euskaliten Kudeaketako Zilarrezko “Q”a eskuratu zuen.

2003

Donostiako Hiritar Merituari Domina. GAUTENAren 25. urteurrena.

2001

Oriamendiko Eguneko Jardueren Zentroa eta Etxebizitzaren inaugurazioa, GAUTENAk diseinatutako lehen Zentroak. Azkarate Enea Berariazko Zentroaren itxiera.

2000

Autsimoaren Erakunde Britaniarrak (National Autistic Sociaty)gure zerbitzuak kalitate akreditatzen dituzte.

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon