Urdinduz 2018Urdinduz solidaritatea, konpromisoa eta inklusioa da. Koloreztatu ditzagun kaleak urdinez egun bat ikusgai egiteko helburuarekin, hesiak hautsi eta nahasmen honen inguruko kontzientzia sortzeko grinarekin. Autismoaren Nazioarteko Egunaren harira, 2014ean Gautenak urtean behin egiten den autismoaren aldeko martxa sortu zuen. Aurtengoa igande honetan izango da, maiatzak 20, Donostian.

Gainera, 5.ena izango denaren garrantzia berezia azpimarratu behar dugu, 2018an Gautenak 40 urte betetzen baititu! Lanez, arduraz baina baita poztasunez eta ordainsariz ere beteriko 4 hamarkada izan dira. Gautena 1978ko abuztuaren 24ean jaio zen AEN (Autismoaren Espektruaren Nahasmena) duten pertsonen eta beraien familien beharrei erantzuteko, gizarteratzearen alde lan egiten zelarik. 40 urte beranduago bidea egiten jarraitzen dugu eta hori ospatu behar da!

Horregatik, oraingoan Urdinduz-ek iraupen luzeagoa izango du. Larunbatean hasiko gara ekintzekin igandean martxa solidarioarekin amaitzeko.

Larunbata, maiatzak 19

Eguarditik aurrera eta iluntzera arte Gautenako historiaren, erakundearen zerbitzuen edota autismoaren inguruko erakusketa bat izango duzue ikusgai Alderdi Eder parkeanegongo de karpa batean. Hori guztia musika, bideo Txu-Txu trenaproiekzio eta merchandising salmentarekin batera. Eta, ez hori bakarrik!

Arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara Donostiako Txu-Txu trena hirian zehar ibiliko da autismoaren alde eta Gautenaren izenean. Trenean bidaiatzeko txartelak Alderdi Ederreko karpan banatuko dira eta bidai bakoitzak 30 minutu inguru iraungo du. Igo zaitezte autismoaren trenera eta egin dezazue erakundeko kamiseta urdinekin!

 

Igandea, maiatzak 20

Autismoaren aldeko martxa

Igandean tradiziozko martxari hasiera emango diogu 11:30etan Haizearen Orrazian. Alderdi Ederren amaituko dugu Kontxako badia zeharkatu eta gero. Karpan, ohikoa den bezala, jatekoaz eta edatekoaz gozatu ahal izango dugu musika, dantza eta konpainia hoberenarekin!

Aparteko festa giroa hau Gautenaren 40 urte hauek haintzat hartuko dituen manifestu baten irakurketarekin amaituko da.

Zuek guztiok gabe ezinezkoa izango litzateke, egin dezagun bidea elkarrekin!!