Aisialdi zerbitzuan oso pertsona ezberdinek parte hartzen dute, bai adinari, bai interesei eta bai ezaugarriei dagokienez. Hori dela-eta, alderdi horietara egokitu eta askotarikotu egin behar dugu gure eskaintza. Gure bazkideek komunitateak berak antolatzen dituen jardueretan parte har dezaten sustatzen lan handia egiten du zerbitzuak; Foru Aldundiak, udalek, erlijio erakundeek, astialdi taldeek, eskolek eta abar antolatzen dituzten jardueretan, hain zuzen ere.
AEN duen pertsonak laguntza behar badu parte-hartzea askiesgarria izan dadin, antolatzen duen taldeak aldez aurretik hori kontuan izan dezan ahalegintzen gara. Gainera, banakako laguntza hori egingo duten pertsonak aurkitzen eta prestatzen laguntzen dugu. Beste alde batetik, GAUTENAk jarduera mordoa du AEN duten pertsonentzat. Jarduera horiek ikasturte osoan eta oporretako garaian egin ohi ditugu. Ikasturtean, eskolaz kanpoko jarduerak izan ohi dira: kirol jarduerak, igeriketa, asteburuko taldeak…
Aste Santuko, Eguberrietako eta udako oporretan, berriz, jolas jarduerak egin ohi ditugu: kanpamentuak, egonaldi laburrak, eguneko udalekuak, ibilaldiak… Jarduera hauetan parte hartzeko kontuan izaten ditugu beti parte-hartzailearen adina eta beharrak. Jarduera horietatik asko BOLUNTARIOEN lanari esker ateratzen dira aurrera. Astialdi zerbitzuak hartzen ditu GAUTENAren zerbitzuetan parte hartzen duten boluntarioak eta jarraipena egiten die horiei.