GAUTENAk Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) duten pertsonen, antzeko beharrak dituztenen eta beraien familien bizi kalitatea hobetzea du helburu. Aldi berean, gizarte barneratzaile bat eraikitzeko erronkak erakundearen lana gidatzen jarraitzen du. Horretarako zuen laguntza behar dugu.
Zure senideak GAUTENAko zerbitzuen laguntza jasotzen badu, egin bazkide:
• Proiektuaren parte izateko
• Denok batera hazi gaitezen
• GAUTENAko edo sektoreko beste erakundeek antolatutako jarduerei buruzko informazioa jasotzeko
• Web-orriko gune pribatuko sarrera izateko
• Erakundeak eskainitako formakuntzetan parte hartu ahal izateko
• Guztion artean gizarte bidezkoago bat eraiki dezagun
Edozein kontsultarako 943 21 53 44 telefono zenbakira deitu dezakezue edota zuen datu pertsonalak (izena, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta kontu zenbakia) helbide honetara bidali: info@gautena.org. Hurrengo galdetegia betetzen ere bazkidetu zaitezkete.