BOLA SOLIDARIOA 2019

Bigarren urtez Gautenako Bola Solidarioa ekimenak etxe gipuzkoarrak urdinez apaindu ditu Gabon hauetan.

Bolek “Eguberri on” dioen piktograma bat dute itsatsita. Autismoa
duten pertsona askorentzat lagungarri diren piktogramen erabilera bultzatuz gizarte irisgarriago eta inklusiboago baten beharra aldarrikatu
nahi dugu.

Bolak kartoizko kaxa daude eta barruan autismoari buruz gizarteak ezagutu beharko lituzkeen mezu desberdinak aurkitu daitezke.

Gautena osatzen dugun familiari esker esker mezu hauek eskualde osoan zehar zabaldu dira. Hona hemen esandakoaren erakusgarria.

ESKERRIK ASKO!

Autismoa duen pertsona bat ezagutzen baduzu, autismoa duen pertsona BAT ezagutzen duzu.

Autismoa duten pertsonak ez direla enpatikoak esan ohi da baina zu jarri al zara noizbait bere lekuan?

Autismoa duten pertsonak sentimenduak adierazteko gaitasunik ez dutela uste baduzu ez duzu autismoa ezagutzen.

Autismoa duen ikasleren bat al dago zure eskolan? Ez, nire eskolan soilik umeak daude.

Autismoa ez da sendatzen, ulertu baizik.

Autismoaren txar gehiena ez dator autismotik, baizik eta hautematen dugun modutik.

Autismo ez da 18 urterekin amaitzen.

Nola definituko zenuke autismoa? Egunero erronka bat, minuturo lorpen bat.

Desberdinak izateko eskubide berdina izatean datza, ez berdinak izateko eskubidean.

Autismoa antolatzen ez  den bidai bat da non zure gidari turistikoa maitatuko duzun.

Funtzionamendu altuko autismoa ez da autismo erraza.

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon