Gautenak, 1994. urtetik, urtero antolatzen du autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa bat non sektoreko hainbat profesionalek parte hartzen duten Autismoaren Espektroko Nahastearen (AEN) inguruko gaiak jorratzeko. Aurtengo Zikloa Donostiako Kursaal Auditorioan egingo da otsailaren 6, 13 eta 20 egunetan, arratsaldeko 19:00etan. Hauek izango dira hizlariak eta landuko diren gaiak:

Otsailak 6: “Dibujando con Maria” Miguel Gallardorekin.

Miguel Gallardo Mariaren aita eta ilustratzailea da. “María y yo” eleberriaren egilea da, autismoaren mundura begirada xamur, sentikor eta dibertigarrian gerturatzen gaituena. Bertan Miguelek bere alabarekin duen erlazio zoriontsua erakusten du eta batera bizi dituzten bidaiak eta abenturak kontatzen ditu. Lan honek Kataluniako Komiki Sari Nazionala irabazi zuen 2008an.

Istorio honetan oinarritzen den dokumentala, Canariasetan bizitako oporra batzuk kontatzen dituena, Goya Sarietan finalista izan zen.

 

Otsailak 13: “Investigación y apoyo en el autismo: nada sobre mí, sin mí…” Joaquín Fuentesekin.

Joaquín Fuentesek, Gipuzkoako Poliklinikako Haur-psikiatria zerbitzuko arduradun denak, bigarren hitzaldia emango du autismoaren ikerketari buruz. Besteak beste, ASDEU-Gipuzkoa proiektuaren ikertzaile nagusia izan zen, Europako 12 lurraldeetan Autismoaren Espektroko Nahastearen prebalentzia neurtzea helburu zuen europar programa.

2014ko Donostiako Urrezko Danborraren irabazle, Fuentes doktorea GAUTENAren garapenean funtsezkoa izan da, Mediku Zunzendari eta Aholkulari Zientifiko bezala.

Otsailak 20: “Salud mental en las personas que cuidan: la importancia de la flexibilidad psicológica y procesos de aceptación” Wenceslao Peñate.

Wenceslao Peñate, Psikologia Klinikoan katedraduna, gaur egun La Laguna Unibertsitateko (Canarias) Psikologia Klinikoa, Psikobiologia eta Metodologia sailean egiten du lan.

Hitzaldian zailtasun kronikoak dituzten pertsonak bere kargu hartzen dituztenen buruko osasunaren gaia landuko da eta nola hobetu daitekeen zaintzale hauen ongizate psikologikoa eta bizi-kalitatea.