Autismoari buruzko Hitzaldi-Zikloa Donostiara itzuliko da. Kursaal Auditorioan, 2025eko martxoaren 6an, 13an eta 20an, arratsaldeko 19:00etan, autismoaren inguruko hiru hitzaldi izango dira: gurasotasun positiboa, AEN duten pertsonen zentzumen-prozesamenduko desberdintasunak, autismoa eta jazarpena. Sarrera librea da lekua bete arte.
1. “Apoyo familiar de calidad desde el enfoque de la Parentalidad Positiva”
Gurasotasun positiboa emozionalki segurua eta estimulatzailea den giro bat sortzean datza, non adingabeek aurrera egin eta ahalik eta potentzial handiena lor dezaketen. Hitzaldi honetan gurasoen zereginaren konplexutasuna eta lan hori egiteko baldintza onak bermatuko dituzten kalitatezko laguntzak izateko beharra jorratuko dira.
HIZLARIA: María José Rodrigo
Santa Cruz de Tenerifeko La Laguna Unibertsitateko Psikologia Ebolutiboko eta Hezkuntzako Departamentuko katedradun emeritua. Gizarte Eskubide, Kontsumo eta Agenda 2030 Ministerioko gurasotasun positiboaren arloko adituen taldeko koordinatzailea. Argitalpen askoren egilea da, eta gurasotasun positiboaren programak diseinatzen, ezartzen eta ebaluatzen parte hartu du, kalteberatasun psikosozialaren eta desgaitasunaren eremuan.
2. “Autismo y acoso escolar escolar, rompiendo barreras y construyendo inclusión”
Autismoa duten kideen aurkako jazarpena ez da desberdintasunetatik sortzen, aniztasuna baloratzen ez duen ingurune bateko intolerantziatik baizik. Hitzaldi honetan irakasleentzako, familientzako eta ikasleentzako estrategiei buruz hitz egingo dugu, aniztasunean oinarritutako bizikidetzatik ingurune seguru eta inklusiboen sorkuntzaraino. Elkarrekin errealitatea alda dezakegu inor baztertua izan ez dadin.
HIZLARIA: Juana Hernández
Psikologoa eta hezkuntza-orientatzailea. Bere esperientzia profesionala autismoa duten ikasleen hezkuntza inklusiboarekin lotuta dago. Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin lankidetzan aritu ohi da. Hainbat argitalpenen egilea da; besteak beste, “Acoso escolar y Trastorno del Espectro Autista. Guía de actuación para profesorado y familias”.
3. “La vida familiar ante las diferencias en el procesamiento sensorial de una persona con TEA”
Gaur egun badakigu zentzumen-prozesamenduan desberdintasunak dituzten AEN duten haurrak arrakastaz molda daitezkeela etxe eremuko edota ingurune komunitarioetako eguneroko jarduera esanguratsuetan familiaren laguntzari esker. Hitzaldian familientzako gida izan daitezkeen estrategiak jorratuko dira, familia osoaren bizi-kalitatea hobetzeko helburua dutenak.
HIZLARIA: Marga Cañadas
Valentziako Unibertsitate Katolikoko irakaslea eta bertako Arreta Goiztiarreko zentroko zuzendaria. Terapeuta okupazionala da, antropologoa, eta Arreta Goiztiarreko doktoregoa du. Gaur egun, arreta goiztiarraren eremuan gomendatutako praktikak ezartzeko hainbat proiektutan parte hartzen du erakunde desberdinekin; Plena Inclusión, lurralde-administrazioak edota Paraguai, Txile, Argentina eta Kolonbiako hainbat erakunderekin.