Historia

HISTORIA

GAUTENA Autismoaren nahasmena duten pertsonen familien Elkartea da eta 1978an sortu zen. Hasieratik publikoarentzat zerbitzua izan zedin egin zen lan, GAUTENAk aurkezturiko proposamenekin Administrazio Publiko eskudunen adostasuna bilatuz eta unean uneko adostasun zientifikoa oinarri hartuz.

GAUTENA Autismoaren nahasmena duten pertsonen familien Elkartea da eta 1978an sortu zen. Hasieratik publikoarentzat zerbitzua izan zedin egin zen lan, GAUTENAk aurkezturiko proposamenekin Administrazio Publiko eskudunen adostasuna bilatuz eta unean uneko adostasun zientifikoa oinarri hartuz.

GAUTENAk hasieratik egin zituen proposamenak era baikorrean jaso zituen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Gizarte Zerbitzu, Hezkuntza eta Osasunaren alorretatik pixkanaka, ikuspuntu ekonomikotik, eskaintzen zihoazen Zerbitzu espezializatuen funtzionamendua lagunduz eta sendotuz joan baitzen.

Gaur egun, GAUTENAk honako Zerbitzu hauek kudeatzen ditu: Diagnostikoa eta Tratamendua, Eguneko Arreta, Etxebizitza, Aldi baterako Egonaldiak, Aisia eta Denbora Librea eta Familientzako Laguntza. Zerbitzu horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoko 900 famili baino gehiagoari eskaintzen zaizkie, eta horretarako, 230 profesionalez osaturiko ekipoa daukagu, horietako % 62 jardunaldi osoan dihardutenak.

HISTORIA

1998

ISO 9001 Kalitate Ziurtagiria, Europako lehen gizarte-erakundea hori lortzen.

1997

Urnietan Azkorteko Etxeen Etxebizitza Zerbitzuaren kudeaketa hasi zen.Txara-1 Komunitate Etxebizitza jarri zen martxan. Xenpelar Etxebizitzatik Zarategiko Etxebizitzetara lekualdaketa.

1993

Altzibarko Talde Etxebizitzaren inaugurazioa (Oiartzun), lehen Talde Etxebizitza.

1990

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin Autismoaren Espektroko Nahasmendua duten Pertsonen Diagnostikoa eta Tratamendurako Programa burutzeko lehen Hitzarmenaren sinadura.

1989

Xenpelar pisuaren inaugurazioa (Errenteria), lehen etxebizitza-zerbitzua.

1987

Altzibarko Asteburuetako Etxebizitza martxan jarri zen (Oiartzun).

1986

Eguneko Jardueren lehen Zentroaren inaugurazioa Intxaurrondon (Donostia).

1982

Europako Autismoaren Fundazioa, GAUTENA kide sortzaile gisa.

1980

Ikastetxe arruntetan integratutako gela egonkorren sarea hedatzen hasi zen.

1978

GAUTENA sortu zen. Diagnostiko eta Hezkuntzako zerbitzuak martxan jartzen dira.

Deskonektapp The first app created with the help of people with autism to promote a responsible use of smartphones

Cooming soon