Apirilaren 6an tradizio bihurtu den URDINDUZ ibilaldi solidarioa ospatuko dugu Tolosan. Helburua gizartean Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN) ikusgai egitea eta nahaste horren inguruan kontzientzia piztea da. Ibilaldia goizeko 11:30tan hasiko da Tringuloan eta toki berean amaituko da festa giroan

Tolosako Udalaren laguntzarekin, datorren apirilaren 2an ospatuko den Autismoaren Kontzientziazioaren Munduko Egunaren harira hainbat sentsibilizazio jarduera antolatu ditugu herrian.

Martxoak 30, igandea: ESERLEKU URDINA

Aniztasun funtzionala duten pertsonentzat egokitutako zinema-saioak dira hauek. Askotan, autismoa duten pertsonek zailtasunak izaten dituzte zinema-saio arruntetara joateko. Horregatik, oraingoan egokitzapen txikiak egingo dira, hala nola saioan argi ahula piztuta mantentzea, mugitzeko askatasuna egotea, bolumena murriztea edo iragarkirik ez izatea.

– Lekua: Leidor antzokia, Tolosa.
– Ordutegia: 17:00
– Filma: Policán
– Hizkuntza: gaztelania

SARREREN EROSKETA

Apirilak 3, osteguna: MAHAI INGURUA

Familia, profesional eta autismoa duten pertsonek beren esperientziak eta bizipenak partekatuko dituzte saio honetan. Aukera ona izango da ikusarazten ari garen errealitatea lehen pertsonan ezagutzeko.

– Lekua: Tolosako udaletxeko udalbatza-aretoa
– Ordutegia: 19:00
– Sarrera: librea eta dohainik

 Apirilak 4, ostirala: BERTSO SAIO MUSIKATUA

Autismoa eta dibersitatea mintzagai izango dituen bertso-jaialdia dugu hau. Beñat Gaztelumendi, Eli Pagola, Julio Soto eta Onintza Enbeita izango dira bertsolariak.

Musikariak, berriz, Aner Peritz “Euzkitze” eta Libe Goenaga izango dira eta gai-jartzaile modura Maite Aizpurua arituko da.

– Lekua: Fronton, Tolosa.
– Ordutegia: 19:00
– Sarrera: librea eta dohainik

Apirilak 6, igandea: URDINDUZ IBILALDIA

Ibilaldia 11:30ean hasiko da Trianguloan. Bertan, aurretik, URDIN BAT, URDIN ANITZ lelodun kamiseta urdinak egongo dira salgai. Lelo honekin autismoaren espektroaren barruan dagoen aldakortasun handia adierazi nahi dugu.

Marea urdin batek Tolosako kaleak zeharkatuko ditu, 1,5 km inguruko distantzia bat ibiliz. Ibilaldia Jun Da Jo txaranga girotuko du bere musikarekin eta herriko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa ospetsua izango dugu bidelagun.

Ibilaldia Trianguloan amaituko da festa giroan, jatekoa eta edatekoa izango dugu familian eta lagunartean gozatzeko. Gaztetxoek aurpegiak margotu ahalko dituzte edo Atracciones Sanz enpresak jarriko dituen gaztelu puzgarrietan salto egin. Eguraldi txarra egiten badu, puzgarriak Herrikide Ikastetxean 0-12 jarriko dira eta euririk espero ez bada Alondegia izango da beraien kokapena. Photocall bat ere izango dugu bertaratzen direnek eguneko oroigarri dibertigarria eraman ahal izan dezaten.

Naturaren Doinuak proiektuak, kulturaren bidez gizartean eragin bat sortzea helburu duenak, Gautenari eskainitako Agian Infinitoa abestia aurkeztuko du, musika eta dantza uztartzen dituen tailer ireki batekin.

ABESTIA ENTZUN NAHI? – AGIAN INFINITOA

URDINDUZ ekimenaren baitan, Aitor Benitez -Benny- artistak inklusioaren mural bat margotu du Alondegiko horma batean. Irudiak unibertso anitz bat erakusten du, non elementu ezberdinak elkarrekin bizi diren.

Programazio hau guztia Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren laguntzari esker egin daiteke. Ezin dugu ahaztu herriko hainbat denda eta enpresek eskainitako laguntza. Gure eskerrik beroenak ematen dizkiegu guztiei beraien babesarengatik.

URDINDUZ 2025 – PROGRAMAZIOA

URDINDU BIHOTZAK!!